Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Atalak bisita egin die, gaur goizean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ospitalizazioko solairuetan ingresatuta dauden haurrei.

Bisitari hasiera emateko, maniobra batzuk egin dituzte helikopteroarekin, eta eraikineko leihoetatik ikusi ahal izan dituzte paziente gazteenek eta beraien senideek.

Gero, Pediatria Zerbitzura etorri dira, eta mendian egiten duten erreskate-lanari buruz hitz egin diete neska-mutilei. Gainera, beraien ataleko opari batzuk eman dizkiete. Amaitzeko, iritsi diren moduan joan dira; heliportutik atera dira, guztiei agur eginez.

Noticia anterior2019-2022 aldiko Plan Estrategikoa
Noticia siguienteErizainentzako eta erizaintzako laguntzaileentzako oftalmologiako ikastaroa