Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIk genero-indarkeriako biktimak ikusarazten eta, horrekin batera, gizarteko gaitz hau desagerrarazten lagundu nahi du neurri horrekin.
Genero-indarkeriak eragindako heriotza bat gertatu ondorengo astelehen guztietan elkarretaratze bat egiten da Udaletxe plazan, 19:30ean; bertan, biktimaren omenezko hitz batzuk esaten dira eta udaletxeko balkoian begizta morea zintzilikatzen da, biktima bakoitza omentzeko.
Horrez gain, udalerrian bizi diren eta jazarpena edota genero-indarkeria pairatzen duten emakumeei laguntzeko eta aholkua emateko zerbitzu bat ere badago; gizarte-babeserako agente batek ematen du. Zerbitzuaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuak eta Tartekari Sarea dira, eta hau da harremanetarako telefono-zenbakia: 688805366.
Ekimenak haraneko mediku Teresa Calvok eta Abesti Lagunak emakumeen abesbatzak sustatzen dute, eta Karrantzako Udalaren babesa du.
Genero-indarkeria: esi-ak bat egin du Karrantzako «Lunes sin sol» ekimenarekin
