Atzo ESIaren VII. Berrikuntza Jardunaldia egin zen, «Osasuna berrikuntzaren erdigunean» lelopean. Erakundeak berrikuntza sustatzen du, aldaketak behar bezala kudeatzen eta erronka berriei aurre egiten laguntzen duen tresna dela sinetsita. Konponbide teknologikoak eta metodologikoak bilatzean oinarritutako berrikuntza.

Ildo horretan, ESIko profesionalek bultzatutako hainbat ekimen berritzaile ezagutu ahal izan dira jardunaldian. Alde batetik, Balioan Oinarritutako Medikuntzari dagokionez, bi lantalderen esperientziak ezagutu dira: prostatako minbizia lokalizatuta eta ahosabaiko fisura. Humanizazioan, erakundean –ospitalean nahiz lehen mailako arretan– egiten ari diren bi esperientzia ezagutu dira: ParloTEA eta Samurtasunez josten. Azkenik, Jaioberrien Unitatean sendagaiak segurtasunez emateko Gureneo proiektuak aurkeztu dira, bai eta COVID-19aren pandemian zaintza kritikoko taldeetan profesional berriak prestatzeko eta sartzeko kontingentzia-plana ere.