26Berdintasunerako Jardunaldiaren seigarren edizioa egin da urrian ospitalean, eta izenburu hau izan du: «Genero-ikuspegia aintzat hartzen duen jarduketa aitortzea». Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko psikiatra Marga Sáenzek eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko atalburu Ana González-Pintok antolatu dute jardunaldia, eta helburu hauek izan ditu: generoa diskurtso psikopatologikoan eta praktika kliniko asistentzialean kokatzea, genero-ikuspegia ikerkuntza klinikoan txertatzeko beharra baloratzea eta alderdi sozialak nahasmendu bakoitzaren sintomak eraikitzeko prozesuan sartzearen –herstory kontakizunen bidez– garrantzia partekatzea.