ESIaren Zuzendari Mediko Edurne Omaetxebarriak aurkeztu du seigarren berrikuntza jardunaldia, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIren eta Biocruces Bizkaia OIIaren elkarlanaren ondorioz sortua. Berrikuntzaz hitz egiten dugunean aldaketaren kudeaketaz hitz egiten dugu eta aurten, hain zuzen ere, oso gogoan izan dugu aldaketa. Inés Gallego Berrikuntzako zuzendariordeak inauguratzeko aurkezpenean adierazi duen bezala, 2020a urte ezberdin bat izan da, eta pandemia honetan ezarritako aldaketetako asko gelditzeko etorri dira.
Aurkezpenaren ondoren, jardunaldian bi mahai antolatu dira, eta ESIko eta Biocruces Bizkaia OIIko profesionalek berrikuntza-esperientzia ezberdinen berri emateko aukera izan dute horietan.
Batetik, COVID-19aren kontrako berrikuntzari buruzko mahaian bi esperientzia aurkeztu dituzte: «Larrialdi sanitarioetarako haizagailu bat denbora errekorrean diseinatzen» eta «COVID-19a duten pazienteentzako ZIUaren ondorengo diziplina anitzeko zainketak».
Eta, bestetik, osasuneko berrikuntzarako teknologiari buruzkoan, errehabilitazio eta robotikako eta ehunen bioinprimatzeko ekimena aurkeztu dute.
Biocruces Bizkaia OIIko zientzia-zuzendari Luis Castañok eman dio amaiera jardunaldiari.