Joan den apirilaren 3an hasi ziren txertoak jartzen BECen. Hala, EEGko ESIko erizainek egunean beren erreferentziako eremuko ehunka pertsona txertatzeko erronka hartu zuten. Gainera, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eta Lehen Mailako Arretako erizainak –kasu honetan, baita etxeetarako irteerak egiten dituztenak ere– zentroetan hitzordua eman dieten pertsonei dosiak inokulatzen joan dira. BECen, egunero, Luis Ángel Gallo Ospitalez Kanpoko Erizaintzako zuzendariordeak eta Igone Hernández Erizaintzako koordinatzaileak koordinatzen duten taldeak erronka bat du; hots, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko, Barakaldo-Sestaoko ESIko eta Uribeko ESIko arreta-eremuetatik datozen eta adin-taldeen arabera hitzordua eman zaien pertsona ugariren txertaketa antolatzea. Herritarrak COVID-19aren aurka immunizatzeko erronka hau inoiz ez bezalakoa da. Horretarako, erizainen eta administrarien talde garrantzitsu bat dute; horiek, bada, sortzen doazen egoeretara egokitu behar izan dira eta egokitu behar dira, eta zehaztutako protokoloak betez jardun behar dute.

Bazuten, noski, lana egiteko behar den ezagutza asistentziala, baina, ezohiko egoera honetan, enpatia handia erakutsi dute eta ahalegin pertsonal itzela egin dute. Ahalegin izugarria egiten dute langile guztiek pabiloian ematen dituzten lanaldi luzeetan –goizez eta arratsaldez eta asteburuetan, baita jaiegunetan ere– eta, bien bitartean, DYAko boluntarioek hitzordua duten pertsonak gunera ondo sartzen direla kontrolatzen dute.

Egunero BECen 6. pabilioiaren –Osakidetzaren txertatze-gune handiena– ateak irekitzen dituzten pertsona guztien iritziak ezagutzeko eta horiek egiten duten lan izugarria ikusteko, bideo-erreportaje txiki hau egin dugu.

Noticia anteriorOsakidetzak Osasun Karpeta eguneratu du, herritarrak haien osasunaren zaintzan ahalduntzeko
Noticia siguienteErizaintzako Jardunaldiaren balantzea Lidergoa eraikitzen