2023az geroztik, haurrak sistematikoki txertatzeko egutegian dago jasota gripearen aurkako txertaketa, eta honako hauentzat da gomendagarria: 6-59 hilabete arteko adingabeentzat, arrisku-patologiaren bat duten 5 urtetik gorakoentzat (bai deskonpentsazioagatik, bai konplikazioak izateko arriskua areagotzeagatik), immunodeprimituekin edo 6 hilabetetik beherakoekin bizi diren adingabeentzat, eta erakundeetan bizi diren adingabeentzat.

Lehenengo denboraldian ia ez zen lortu % 18tik gorako estaldura (Espainiako batezbestekoa baino askozaz txikiagoa izan zen beraz, eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoetako kopuruak soilik gainditu ziren).

Adingabeen osasun-arretan inplikatutako profesional guztien ardura da gure adingabeak gripetik eta horren konplikazioetatik gehiago babestea. Egiaztatu da osasun-langileek familiei txerto hori jartzeko gomendatzen dietenean hobeto onartzen dutela eta, hortaz, txertaketa-estaldura handiagoa egoten dela(1).

Gogorarazi behar dugu gripea haurrei ere eragiten dien urtaroko gaixotasuna dela eta konplikazioak izan ditzakeela, hala nola pneumonia eta otitisa, eta ospitaleko ingresuak ere eragin ditzakeela. Are gehiago, adin-tartetan banatuta, 15 urtetik beherakoen artean gertatzen da intzidentzia-tasarik handiena, bereziki 5 urtetik beherakoen artean, zeinen ospitalizazio-tasa 65 urtetik gorakoen tasaren antzekoa baita, eta ingresatutako hiru adingabetik bik ez dute arrisku-faktorerik izaten (2).

Gripearen aurkako txertaketa gripea prebenitzeko neurri bakarra da, eta egiaztatu da balio duela bai norberak gaixotasuna nahiz horren konplikazioak ekiditeko, bai taldean —eskolan nahiz familiartean— barreiatzea saihesteko (3).

Aurten, 2-5 urte arteko adingabeek sudurreko txertoa hartu dezakete. Askotariko azterlanetan egiaztatu denez, txerto hori gehiago onartzen dute profesionalek eta familiek; horrenbestez, adin-tarte horretan estaldura handitzen saiatzeko errebultsiboa izan daiteke (4).

Kontraindikatuta dago honako hauei jartzea: immunoezabatzea duten pazienteei (immunoezabatze-maila altua duten pertsonekin bizi direnekin erabili daiteke, baina baldin eta hurrengo asteetan isolatzeko neurri jakin batzuk hartzen badira); azido azetil salizilikoko tratamendu kronikoa duten adingabeei; eta txertatzeko unean asma-krisi larria duten adingabeei.

 Garrantzitsua da elkarlanean aritzea gomendatutako taldeetan dauden adingabe guztiek txertoa hartu dezaten.

Beste edozein arrazoirengatik gure kontsultara datozen adingabeei txertatzeko aukera eskaintzea denok hartu dezakegun neurri oso erraza da.

Gripearen aurkako txertaketa gripea prebenitzeko neurri seguru eta eraginkorra da (5).

Denon ardura da txertatzea, txertatu gaitezen.

Informazio gehiago nahi baduzu, honako esteka eta dokumentu hauek dituzu eskuragarri:

Gripearen aurkako 2024ko Osakidetzaren txertaketa-kanpaina (sharepoint.com)

Txertatzeko egutegia – Gaixotasunak, txertoak eta zaintza epidemiologikoa – Osasun Saila – Eusko Jaurlaritza – Euskadi.eus

Vacunación frente a la gripe estacional en la infancia y la adolescencia. Recomendaciones del Comité Asesor de Vacunas e Inmunizaciones de la Asociación Española de Pediatría (CAV-AEP) para la temporada 2024-2025. DOI: 10.1016/j.anpedi.2024.04.012

Egilea: Itziar Iturralde Orive doktorea.
Infektologia pediatrikoa, Pediatria Zerbitzua, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.
EAEko Txertoen Aholku Batzordeko kidea.

1. “The influence of social norms on the dynamics of vaccinating behaviour for paediatric infectious diseases” in Proc Biol Sci, 2014ko otsailaren 12koa; 281(1780): 20133172. DOI: 10.1098/rspb.2013.3172. 2014ko otsailaren 7an argitaratuta.

2. CNE: Sistema de vigilancia de gripe en España, Zaintza Epidemiologikoko Sare Nazionala, Carlos III.a Osasun Institutua.

3. ORRICO-SÁNCHEZ, Alejandro 1; VALLS-ARÉVALO, Ángel 2; GARCÉS-SÁNCHEZ, María 2; ÁLVAREZ ALDEÁN, Javier 3; ORTIZ DE LEJARAZU LEONARDO, Raúl: “Efficacy and effectiveness of influenza vaccination in healthy children. A review of the evidence”, in Enferm. Infecc. Microbiol. Clin. (Engl. Ed.), 2023ko abuztua-iraila; 41(7):396-406.DOI: 10.1016/j.eimce.2022.02.016. Epub, 2023ko urtarrilaren 19a.

4. PÉREZ-MARTÍN, J.J.; IOFRÍO DE ARCE, A., ZORNOZA-MORENO, M. Vaccines: Actitudes de los profesionales sanitarios de una comunidad autónoma de España hacia la vacunación pediátrica frente a la gripe. 2024; 12(6):599

5. Effectiveness of influenza vaccines in children aged 6 to 59 months: a testnegative case–control study at primary care and hospital level, Spain 2023/24. Euro Surveill. 2024; 29(40):pii=2400618. https://doi.org/10.2807/1560-7917. ES.2024.29.40.2400618

 

Noticia anterior2024ko AZAROAREN 25a
Noticia siguienteKomunikazio onenaren saria Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Espainiako Elkartearen Estatuko VIII. Biltzarrean