Maite Ortega eta Alba Carro Ospitaleko Pediatriako Larrialdietako mediku egoiliarrek komunikazio onenaren eta ahozko komunikazio onenaren sariak jaso dituzte hurrenez hurren, Espainiako Pediatriako Larrialdien Sozietatearen Batzorde Zientifikoaren eskutik, Espainiako Pediatriako Larrialdien Sozietateak iragan astean Santanderren egin zuen 22. urteko biltzarrean.

Maite Ortegak saria jaso du komunikazio honengatik: «Norabide biko –barneko mediku egoiliarra/ondokoa– ohe-oineko ebaluazioaren analisia, pediatriako larrialdietako zerbitzuan». Lan horren xedea norabide biko –barneko mediku egoiliarra/ondokoa– ohe-oineko ebaluazio sistematikoa aztertzea da pediatriako larrialdietako zerbitzu batean.

Bestalde, Albak aurkezpen honekin jaso du saria: «Larrialdietan sukarrarekin dauden 3 hilabete baino gutxiagoko edoskitzaileak. Infekzio bakteriano inbaditzaileen prebalentzia». Lan horren bidez, infekzio bakteriano inbaditzaileen eta ez-inbaditzaileen prebalentzia zehaztu nahi da fokurik gabeko sukarra duten 90 egun baino gutxiagoko edoskitzaileengan, Larrialdietara iritsi direnean sukarra duten edo ez arabera.

Noticia anteriorPrader-willi-ren sindromean jarduteko Gida
Noticia siguienteMedikuntza Prebentiboko Zerbitzuak jaso du Quirónsalud Fundazioaren Pazientearen Segurtasuneko Ekimen onenari bigarren saria