«Elikadura osasungarrirako ekimenak Euskadin» II. jardunaldiaren esparruan, Muskizko osasun-zentroko Erizaintzako arduradun Mónica Mongek «Elikaduraren bidez osasuna sustatzeko tailerrak» ekimena aurkeztu du. Tailerra zenbait eragileren proiektu parte-hartzailea da, eta tartean daude Muskizko osasun-zentroa, Kantarrana ikastetxea eta Muskizko Udala.

Jardunaldien helburu nagusia zera da: gizarte-eragile gehienak inplikatzea lortzea, konpromiso jakinen eta proiektuen bidez bat egin dezaten elikadura osasungarria bultzatzeko Jaurlaritzaren estrategiarekin.