Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako bosgarren solairura arte heldu da Roqueland delakoaren maketa, haurren egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin. Roberto San Joséri esker izan da posible; izan ere, erretiroa hartu ondoren, adierazitako konposizioa ospitalean egotea nahi izan du, non landako bizitza eta zereginak islatzen baitituzte Playmobil-eko panpinek eta etxe-abereek. Robertok Bilbon zeukan museoan egon da maketa hainbat urtez.
Gaur aurkeztu den maketak zenbait egun daramatza ospitalean eta, egia esan, haurrek eta osasun-langileek oso pozik hartu dute instalazioa. Eskerrik asko, Roberto!



