Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako bosgarren solairura arte heldu da Roqueland delakoaren maketa, haurren egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin. Roberto San Joséri esker izan da posible; izan ere, erretiroa hartu ondoren, adierazitako konposizioa ospitalean egotea nahi izan du, non landako bizitza eta zereginak islatzen baitituzte Playmobil-eko panpinek eta etxe-abereek. Robertok Bilbon zeukan museoan egon da maketa hainbat urtez.

Gaur aurkeztu den maketak zenbait egun daramatza ospitalean eta, egia esan, haurrek eta osasun-langileek oso pozik hartu dute instalazioa. Eskerrik asko, Roberto!

Noticia anteriorTabakismoa prebenitzeko eta Osasuna sustatzeko jardueren eta mahaien lehen lehiaketa
Noticia siguienteParte hartze arrakastatsua Burdin Hesiaren lasterketa solidarioan, Burdin Hesiko Mendi Lasterketa