Berrikuntzako eta Kalitateko Zuzendariordetza sortu zenetik hamar urte bete direla ospatu du ESIak eta, urteurrenaren harira, berrikuntza-jardunaldia antolatu da, “Inspirazioz jositako hamarkada bat, osasunean berritzeko bidaia kolektiboa” lelopean.

ESIko zuzendari-gerenteak, Mari Luz Marqués, eta Berrikuntzako eta Kalitateko zuzendariordeak, Inés Gallego, egin dute inaugurazio-ekitaldia. Ondoren, Alfons Cornellak (Infonomía izeneko berrikuntza-zerbitzuen enpresa eta Institute of Next, etorkizunerako ikuspegia duen eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dituen taldea, sortu zituenak) hasierako hitzaldia eman du, “Osasunaren oraingo mugez haratago” izenburupean. Osasunean, teknologian, antolakuntzan eta zerbitzuetan gaur egun dauden hamar joera nagusi aurkeztu ditu hitzaldian.

Hiru mahai egon dira jardunaldian. Lehenengoak pazienteen parte-hartzea jarri du erdigunean gizatiarragoa den arreta sanitarioa lortzeko, eta honako hauek aritu dira: Pedro Carrascal, Pazienteen Erakundeen Plataformako zuzendari nagusia, Raquel Sedano, Apnabiko zuzendari klinikoa, eta Heather L. Rogers, Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutuko Lehen Mailako Osasun Arreta, Prebentzio eta Gaixotasun Kronikoen Ikerketa Taldekoa.

Bigarren mailak ikasitako irakaspenak eta balioan oinarritutako medikuntzan dauden ildo berriak izan ditu ardatz, eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko honako lau profesional hauek izan dira parte-hartzaileak: Patricia Cobos Baena, Bularreko Patologia eta Ginekologia Onkologikoko Ataleko ginekologoa, Jose Antonio Guerrero Molina, Traumatologia Zerbitzuko Belauneko Unitateko atalburua, Fernando Perez Ruiz, Erreumatologia Laguntza Zerbitzuko burua, eta Alfonso Gómez de Iturriaga Piña, Onkologia Erradioterapiko Zerbitzuko mediku espezialista.

Hirugarren eta azken mahaian, berriz, balioa eransteko teknologia aplikatzea izan dute hizpide, eta hauexek izan dira parte-hartzaileak: Miguel A. García Ariza, Pediatria Zerbitzuko mediku espezialista, Hematologia eta Onkologia Pediatriko Unitateko Pediatriako Zerbitzuko mediku espezialista, eta Olga del Hoyo Álvarez, Onkologia Erradioterapiko Zerbitzuko mediku ondokoa.

Noticia anteriorEKIM. Indarkeria matxistari buruzko informaziorako webgune berria
Noticia siguiente”6 Nazioarteko Segurtasun Helburuak” argazki lehiaketaren irabazleak