Oftalmologia, Anestesia eta Bizkorketa zerbitzuetako eta Pediatriako ebakuntza-gelako langileek komiki bat egin dute Pediatriako prozesu kirurgikoari buruz; hala, ebakuntza kirurgikoaren aurretik haurrek izan ohi dituzten antsietatea eta beldurra murriztu nahi dituzte, bai eta prozesua ulertzen lagundu ere.

2023an prestatu zen lana eta hainbat elkarte zientifikoren oniritzia du, besteak beste honako hauek dira aipatzekoak: Pediatriako Espainiako Elkartea; Erizaintza Pediatrikoko Espainiako Elkartea; Anestesiologia eta Bizkorketako eta Minaren Terapiaren Euskal Herriko Elkartea; Oftalmologiako Espainiako Elkartea; Ortopedia Pediatrikoko Espainiako Elkartea; eta Kirurgia Pediatrikoko Espainiako Elkartea. Halaber, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Berrikuntza Batzordeak onetsi du eta Biobizkaia elkartearen harresi-barruko deialdiarekin finantzatu da (Hasiberri 2023).

Ametsen ebakuntzaren abentura komikian Pediatriako prozesu kirurgikoaren askotariko etapak islatu dira: diagnostikoa, espezialistaren kontsulta, anestesia-aurreko kontsulta, ebakuntza-gela, anestesia-ondoko Pediatriako suspertze-unitatea eta, azkenik, alta. Haurrek familiarekin etxean irakurtzeko baliabide bisuala da komikia, dauzkaten zalantzak planteatu ditzaten haien senideek argitzeko, edo osasun-langileek, etorkizunean dituzten kontsultetan.

Ametsen ebakuntzaren abentura anestesia-aurreko kontsultan ematen da, espezialista medikoarekin egon ostean, eta komikiarekin batera inkesta bat ematen zaie familiei, haien iritziak oinarri hartuta komikiaren edukiak hobetzeko asmoz. Horrez gain, hizkuntza bietan dago komikia eta formatu digitalean ere eskuratu daiteke, pazienteei zuzendutako informazio-dokumentuen Infopaziente webgunean.

Hauxe da ekimena martxan jartzea ahalbidetu duen lantaldea: Garazi Pérez López eta Alana Carazo Navarrete (Pediatriako ebakuntza-gela), Itxaso Calvo Santibáñez (Anestesiako eta Bizkorketako Zerbitzua), Alaitz Santamaría Carro (Oftalmologia Zerbitzua), Verónica Gómez Ruiz (Oftalmologiako ebakuntza-gela). Halaber, eskertzekoa da ekimen hau kanpo-kontsultetan abian jartzeko Igone Barrutia gainbegiratzaileak egindako lana eta nabarmendu behar da ere Erizaintzako Zuzendaritzak eta Berrikuntzako eta Kalitateko Zuzendariordetzak emandako laguntza.

 

Noticia anteriorBerripill. Bakardadeak: gai komun bat.
Noticia siguienteOspitaleko Mikrobiologia Zerbitzuak Mikrobiologia Klinikoko Euskal Herriko eta Errioxako Elkartearen IX. Bilera antolatu du