2021ean, Megaparkek berriro ere bere alea jarri nahi izan du, eta Ospitalera hurbildu da ingresatutako umeei ilusioa oparitzera. Aurreko urteetan bezala, María Montes enpresaren marketin arduradunak jostailuen ohiko dohaintza eman die Pediatriako zerbitzuko erizainei. Eguberri hauetan, erizainek hainbat unitatetan banatuko dituzte: Pediatria, Bularreko Haurrak eta Haurren Onkologia, betiere, ospitalea humanizatzeko estrategian aurrera eginez, eta Megapark-en erantzukizun sozial korporatiboarekiko konpromisoari esker. Eskerrik asko!