Jimena (5 urte), Oriana (8 urte) eta Dima (12 urte) izan dira «Sortuz sendatu» programaren irabazleak, beren lanei esker. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak antolatzen du programa, Pediatria Eskolarekin eta Guggenheim Museoarekin batera, eta BBK Fundazioaren elkarlana du. Urtero bezala, obra sarituak Eguberrietako postal bihurtuko dira, eta EEGko ESIaren intranetean dituzte eskuragarri langileek.

Aurten, Picasso eskultorea da Ospitaleko Ikasgelaren «Sortuz sendatu» programaren inspirazio-iturria. Abiapuntu hartuta ospakizuna edo festa gogoratzeko moduko zerbait dela, haurrei eskatuko zaie pentsa dezatela Eguberriak, urte amaiera edo urte berriaren hasiera ospatzeko ideiarekin lotuta dauden gauza guztietan. Zer ospatu ohi dute? Uste dute berdin ospatzen dela bizitzan zehar? Ezagutzen dute beste kultura batzuetako bestelako ospakizunik? Zer emozio sorrarazten dizkiete Eguberriek? Eta urte-aldaketak?.

Sakatu hemen postalak ikusteko

Noticia anterior2023, erantzukizunarekin, modernizazioarekin eta lan onarekin konprometitutako urtea
Noticia siguienteEstatu mailako lehen pazientea saiakuntza klinikoan, 1-2 fasean, RNA mezulariarekin, azidemia metilmalonikoa tratatzeko