BAE unitateak. ESIak bezeroaren arretarako eremuak eraldatzen jarraitzen du. Azken egunetan, Trapagarango, Balmasedako eta Kabiezeseko jarduketak amaitu dira.

Oro har, zentrorako eremu berri bat diseinatu eta eraldatu da; hobetu egin dira erabiltzaileentzako eta profesionalentzako baldintzak, eta gure erabiltzaileen gogobetetzea handitu egingo da arlo hauetan: BAEko zerbitzuetarako irisgarritasuna, erosotasuna, konfidentzialtasuna, informazioa, segurtasuna eta jasotako tratua.  Zehazki, oraingo arretarako mahaiaren ordez, bana‑banako arretarako mahaiak egongo dira.  Gainera, berrantolatu egin dira gainerako eremuak eta, horretarako, altzari berriak (mahaiak, artxibategiak eta armairuak), postuak banatzeko eta identifikatzeko itxiturak, itxarote-gelarako banku berriak, totem bat eta pantaila bat jarri dira. Orain, funtzionalagoa da espazioa, eta erabiltzaileen irisgarritasuna eta konfidentzialtasuna hobea da. Lan horietarako guztietarako, instalazio elektrikoak eta informatikoak egokitu egin behar izan dira eta paretak margotu behar izan dira, besteak beste.

Kabiezes: Bi back-office gune (telefono- eta arreta-gunea) sortu dira, bai eta banakako arretako lau puntu ere (barrera moduan zegoen mahaia kendu egin da). Hori horrela, aurreko altzari guztiak kendu eta berriak jarri dira, banaketa-manparak jarri dira, argiak ordeztu dira, lanpostu berriak sortu dira, eremua margotu da, sabai aizun desmuntagarria ordeztu da eta seinaleak berritu dira.

Leku atseginen proiektua Casteñoseko osasun-zentroan, pediatriako kontsultak berritu dira; atseginagoak dira orain, umeak gusturago egon daitezen zain eta kontsultan dauden bitartean. Zehazki, hiru kontsultatan eta itxarote-gela batean egin dira lanak. Honako hauek egin dira, besteak beste: argiztapena aldatu da, pareta eta ateak margotu dira, dekoratzeko biniloak jarri dira, altzariak aldatu dira eta antolatzeko osagarriak jarri dira.

Moduluak: Osasun-zentroei atxikita, modulu batzuk instalatu dira COVID diagnostikoa edo susmoa duten pazienteak artatzeko, espazio gutxi baitzegoen eta zaila baitzen distantzia egokiak mantentzea eta garbien zirkuitua eta zikinena bereiz mantentzea. Moduluok, arreta-beharren eta inguruan eskura dagoen espazioaren arabera, kontsultak eta itxarote-gelak dituzte, eta eskakizun teknikoez eta behar diren ekipamenduez hornituta daude.

Gaur egun, zentro hauetan ditugu moduluak: Karrantza, Gordexola, Gallarta, Muskiz, Buenavista, Kabiezes eta Zalla. Sodupen bat dago, Udalak hornitutakoa.