Castañosko Osasun Zentroko erizainak prestakuntza-emaile gisa aritu dira Portugaleteko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Atalak antolatutako zaintzaileentzako prestakuntza-tailerretan.
Tailer horiek zaintzaileen zereginaren garrantzia jartzen dute erdigunean, eta tresnak, baliabideak eta informazioa ematen dizkiete besteak nahiz beren burua zaintzeko. Ildo horretatik, Castañosko Osasun Zentroko langileek zaintzaileei informazioa eman diete tailerretan higieneari, elikadurari, laguntza psikologiko eta emozionalari edota presioaren ondoriozko ultzerak eta erortzeak prebenitzeko jarraibideei buruz; horrez gainera, haien osasun-zentroak laguntzeko dituen baliabideen eta erizaintzako ekipoarekin kontsultatu beharreko egoeren berri eman zaie ere bai.


