Zallako Osasun Zentroko Dermatologiako erizaintza-taldeak informazio-bilera bat antolatu du udalerriko Kultur Etxean.
Tailer horretan, eguzkiak eragindako kalteen ondorioz larruazalean gaixotasunik ez izateko hartu beharreko neurri errazak azaldu dituzte.
Zalantzarik gabe, eguzkia onuragarria da gure gorputzarentzat, baina bere erradiazioen ondorioz gaixotasun ugari eragin ditzake ere larruazalean, hala nola erredurak, intsolazioa/bero-kolpea, deshidratazioa, larruazaleko erreakzioak, larruazalaren garai aurreko zahartzapena, keratosi aktinikoak eta larruazaleko minbizia.
Herritarrak arrisku guzti horiez kontzientziatzeko asmoz, Dermatologiako erizaintza-taldeak hizpide dugun tailerra antolatu du, prebentzioaren garrantzia azpimarratzeko eta, hala, eguzkiak eragindako kalteen ondoriozko larruazaleko gaixotasunak ekiditeko.


