Joan den abenduaren 13an, BGBK duten pazienteentzako eta haien senideentzako lehen lantegia egin zen Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Pneumologia Zerbitzuak antolatu zuen, Arnas Errehabilitazioko Zerbitzuarekin eta ASBIEPOC elkartearekin (BGBK duten gaixoei laguntzeko Bizkaiko elkartea) lankidetzan.

Patricia Sobradillo eta Milagros Iriberri doktoreek koordinatu zuten, hainbat gai jorratu zituzten, tartean, nutrizioa, fisioterapia eta errehabilitazioa eta terapia okupazionala.