ESIk eta Gestión AES (osasuneko ekonomiaren elkartea) taldeak kudeaketa kliniko eta sanitarioko lehen lantegia antolatu dute: «Kostua pazientearen arabera eta gaixotasunaren kostua: berrikuntzak osasun-informazioko sistemetan».
Lantegia ospitaleko ekitaldi-aretoan egin da, eta helburu hauek izan ditu: esparru akademikoko profesionalen eta osasun-zerbitzuetakoen arteko diziplina anitzeko trukea erraztea, eta kudeaketa klinikoaren esparruko analisi-tresna eta -metodologiei buruzko esperientziak eta berrikuntzak hedatzen laguntzea –ikerketa zientifikoei ere aplika dakizkieke–.
ESIko zuzendari kudeatzaile Santiago Rabanalek, Ekonomia eta Finantza Kudeaketako zuzendari eta Gestión AES taldeko koordinatzaile Elisa Gómez Inhiestok eta Gestión AES taldeko koordinatzaile Carmen Pérez Romerok aurkeztu dute jardunaldia. Hainbat erakundetako esperientzien eta proiektuen berri eman da topaketan. ESIk, bere aldetik, «Parkinson-en gaixotasuna duen pazientearen araberako osasuneko kostu zuzena: esku-hartzeen azterketa konparatiboa, real world data erabiliz» aurkeztu du.