Zallako Osasun Zentroko Pediatriako erizainek eta emaginek heziketa afektibo-sexualaren proiektu bat garatu dute Zallako Maristak ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 4. mailako ikasleei zuzenduta. Informazioa eskaintzea eta pentsamendu kritikoa bultzatzea helburu duten dinamikak landuko dira, sexualitatea banaka bizitzea ahalbidetuko duten erabaki askeak eta arduratsuak hartu ahal izateko, berdinzaleagoa, positiboa, osasungarriagoa eta askeagoa den gizartea lortzeko.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzenduta dagoen tailerra ordubeteko hiru saiotan banatu da eta hainbat alderdi jorratu dira, hala nola autoestimua, autoezagutza, pubertaroa, aniztasuna eta sexualitatea.
Bestalde, DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutako tailerra bi orduko hiru saiotan banatu da eta, besteak beste, honako gai hauek izan dira hizpide: sexualitatea, osasun sexuala, aniztasuna, harremanak, pornografia eta indarkeria.



