Joan den urtarrilaren 24an, alergiei eta anafilaxiari buruzko tailer bat eman zuten Magdalena Aga pediatrak eta Begoña Varona erizain pediatrikoak –biak ere Repelegako osasun-zentrokoak–, Elena Rivera Pediatriako barneko erizain egoiliarrak eta Noemí Molina Pediatriako BAMEak, Kanpazar eskola publikoan.

Irakasleei eta jantokiko langileei zuzenduta zegoen tailerra eta kasu klinikoak eta simulagailuak tartekatu zituzten. Guztira, 65 lagun izan ziren.