Serban enpresak –Miguel Ángel Mingo presidentea, haren emazte Begoña Santibañez, Jon A. Gómez enpresako kidea eta Igor Perez iparraldeko ordezkaritzako zuzendaria– zortzi tableta eman ditu, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatrian ospitaleratuta dauden haurren egonaldia atseginagoa izaten laguntzeko.

Ospitalera egin duten bisitan, pozarren hartu dituzte Pediatriako osasun-langileek, dela medikuek, dela erizainek. Tableta horiekin zera lortu nahi da, tratamendu medikoa jasotzeko ospitaleratuta dauden haurrek entretenimendu eta ilusio pixka bat izatea.

Serban enpresa teknologikoak bere gizarte-erantzukizun korporatiboko estrategian zeregin hau dauka: ospitaleratuta dauden haurren bizi-esperientzia hobetzea.