Osakidetzak Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalei ahozko eraso edo eraso fisikoak egiteagatik 624 jakinarazpen erregistratu zituen 2017an. Kasuen herena (123) istripuak izan ziren, hau da, lesioak eragin zituzten erasoak izan ziren, eta gainerako % 70a (448) gertakariak izan ziren, hau da, lesiorik gabeko erasoak.

Hala jaso du Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen aurkako erasoei buruzko txostenak, martxoaren 16an izango den “Osasun langileen aurkako erasoen aurkako egunaren” bezperatan ezagutzera eman dena. Hain zuzen ere, Osakidetzako zuzendaritzak, sindikatuek eta prebentzio-zerbitzuak osatzen duten Osakidetzaren Erasoen Behatokian ezarritako irizpideen arabera egindako txosten honek osasun-profesionalen aurkako bortizkeriaren benetako irismena ikusaraztea du xede.

Hilabete honetan bertan, Osasun Sailak eta Osakidetzak sentsibilizazio sozialerako kanpaina berri bat jarri dute abian, osasun-profesionalekiko errespetua eskatzeko. “Erasoak STOP” lelopean, kartelak ipini dira Esuakdiko osasun-zentro, ospitale eta gainerako osasun-erakundeetan, eta komunikabideetan eta Osasun Sailaren eta Osakidetzaren sare sozialetan ere izan du oihartzuna.

Kontzientziazio sozialerako kanpaina horrez gain, Osakidetzako erakunde guztiak ari dira prebentziorako neurriak ezartzen, prestakuntza eskaintzen dute gertaera hasiberriak errotik kendu edo berbideratzeko, “larrialdietarako botoiaren” bidez, eta kasu batzuetan “hesi-neurriak” ere hartzen ari dira. Gogorarazi behar da profesional baten aurkako erasoaren inguruko ekintza guztiak berariazko protokolo bati jarraiki egiten direla eta, beraz, Osakidetzak, jakinarazitako erasoak ikertu ez ezik, hala eskatzen duten langile guztiei aholkularitza juridikoa eskaintzen die. Osakidetzak babes juridiko hori beren profesionalei lege-prozesu osoan zehar laguntza ematen eskaintzen die, abokatuen laguntza ere, nahiz eta, legeak hala adierazita, Osakidetzak, erakundea izateagatik, ezin dituen adierazpenen izapideak ordezkatu, ezta epaiketan parte hartu ere.

Prentsa – Oharra