Sonia Gaztambide Sáenz, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzuko burua, Espainiako Diabetesaren Elkarteko lehendakari izendatu dute 3 urterako. Izendapen hori Espainiako Diabetesaren Elkarteak proposatuta egin da.
Espainiako Diabetesaren Elkarteak honako hauek ditu interes orokorreko helburu: Asistentziaren kalitatea eta Diabetesaren garrantzi soziala sustatzea; gaixotasun horrekin harremana duten instituzioen, pertsonen, taldeen eta elkarteen diabetesaren inguruko irakaskuntza eta ikerkuntza bultzatzea; eta Elkartearen Sariak, ikerketa kliniko eta oinarrizkoari eta ibilbide kliniko eta ikertzaileari kalitate zientifikoari sariak, besteak beste, finkatzea eta ematea.



