Ilarak kudeatzeko ESIaren sistema ezarri da Muskizko osasun-zentroan, BAEko eta odola ateratzeko gelako txandak kudeatu ahal izan ditzaten. ESIko lehen mailako arretako 3 zentrok dituzte jada kudeaketa hauetarako ilaren sistema. Muskizeko osasun-zentroan ezarri baino lehen, bada, Buenavistakoan eta Mamarigakoan ezarri zen.

Gainera, hiru zentroetan, izapide gehiago egin ditzakete orain herritarrek totemetan:

– Pazientea eta laguntzailea lehen mailako arretako hitzorduetara eta odola ateratzera joan direla ziurtatzen duten agiriak lor daitezke.
– Pazientearen lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko hurrengo hitzorduen zerrenda lor daiteke.

Noticia anteriorKardiologia Zerbitzurako bikaintasun-akreditazioak
Noticia siguienteMikrokirurgia-prestakuntza