Martxoaren 6tik (asteazkena), bihotz-biriketako geldialdien simulakroak egiten ari dira in situ. Helburua da jasotako bihotz-biriketako geldialdien alarmei hobeto erantzutea 1234 dei-zenbakia aktibatuz. Horretarako, Helduen Larrialdi Zerbitzuko Geldialdi Taldeak programatu du astero errepikatzea simulakro-mota horiek, asteazken eta ostegunetan; hala, erantzuteko denbora, koordinazioa eta talde-lana hobetu nahi dira simulazio horien bidez. Jarduera horretan parte hartuko duten pertsonek serigrafiatutako txaleko bat eramango dute, “simulakro” hitza idatzita.

Simulazioa ahalik eta gehien hurbilduko da errealitatera; hortaz, simulakroa hasteko, Helduen Larrialdi Zerbitzuko Geldialdi Taldearen estaldura-eremuren batean kokatutako telefono-terminal batetik deituko da. Protokoloan ezarri dira eremu horiek eta BBB Batzordeak adostu ditu; hauexek dira:

  • Ospitalizazio-eraikineko beheko solairua eta 1. eta 2. sotoak.
  • Kanpoko eremuak (irakaskuntza-unitatea, kafetegia, liburutegia, administrazio-pabiloia, laborategien eraikina, biltegi orokorra, artxiboa eta dokumentazioa, mantentzea, ingeniaritza elektronikoa, arropa zuria, etab.).
  • Horrez gain, ospitalearen kanpoaldetik datozen abisuei ere erantzungo zaie: plaza, aparkalekua, metroa eta beste edozein toki.

Simulazio-jarduera horiek lagungarriak dira hobeto erantzuteko eginkizun horretaz arduratzen diren langileek koordinatutako berehalako erantzuna behar duen gertakari kritiko baten aurrean.

Noticia anteriorESIak ikerketa/berrikuntza trukatzeko Pediatriako Barne-erizain egoiliarren bigarren topaketa egingo du
Noticia siguienteApirilak 28. Laneko segurtasunaren eta osasunaren Eguna