2012tik aurrera jaiotako gizonezkoentzako giza papilomaren birusaren txertoa sartu du 2023ko Euskadiko txertaketa-egutegian Osasun Sailaren Zaintza Epidemiologikoko Arloak aurten. Inguruabar hori baliatuta, Kabiezesko Osasun Zentroko erizain pediatrikoek informazio-saio batzuk antolatu dituzte osasun-zentroari atxikitako ikastetxeetan, txerto horren eta ACWY meningokokoaren txertoaren berri emateko, horiek jartzearen garrantzia helarazteko.

Urriaren 16tik 20rako astean egin dira saiook, eta asko gustatu zaizkie bai ikasleei, bai irakasleei.

Noticia anteriorPicasso eskultorea da Ospitaleko Ikasgelaren «Sortuz sendatu» programa inspirazio-iturria
Noticia siguienteDiabetesaren Mundu Eguna