Ospitaleak urtarrilaren 19an, goizeko 10: 30ean, berriro ekingo dio erditzeko anestesia epiduralari buruzko informazio-saioei, Online formatuan.

Saio horiek mediku anestesiologoek ematen dituzte eta haurdun dauden emakumeei zuzenduta daude (2-3 hiruhilekoan). Analgesia epidurala zertan datzan azaltzen da, noiz ematen den eta zer arrisku eta kontraindikazio egon daitezkeen.

Saioa modu interaktiboan egiten da, parte hartzaileek beren zalantza guztiak galdetzeko eta erditzeari begira erabakiak hartzeko.

Web mintegi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu Zoom bidez (horretarako, aplikazioa deskargatu beharko duzu).

Zure zain gaude!

Zure plaza erreserba dezakezu beheko estekan klikatuz, izena eta helbide elektronikoa adierazita: (70 parte-hartzailerentzako aforo mugatua, inskripzio-ordenaren arabera).

https://osakidetza.zoom.us/webinar/register/WN_ER8PCjg4S9CcsSmy4cC3Lw

Noticia anterior2020ko azaroaren 25ari buruzko hausnarketa
Noticia siguienteEuskadi abangoardian mundu mailan organo-ematean