ESIko Pediatriako profesionalen eta Lehen Mailako Arretako emaginen taldeak ekimen berritzaile bat jarri du abian haurdunentzat eta haien bikotekideentzat. Haurren Osasun Programaren gomendioei jarraituz, ama izateko prestaketako saioei jaiotza-prestaketako aparteko saio bat gehitu diote.
Saio horietan, haurdunek eta haien bikotekideek osasun-zentroko pediatria-taldea ezagutzen dute haurra jaio aurretik, bi urtetik beherako haurrei lehen laguntzak emateko tresnak eskuratzen dituzte eta, gainera, osasun-zerbitzuetara noiz joan behar duten ikasten dute.
Tailerrak zati teoriko bat du, ordubetekoa, pediatrak ematen duena, eta beste zati praktiko bat. Zati praktikoan, lau taldetan banatzen gara, eta hauek lantzen ditugu: haurren eta bularreko haurren bihotz-biriketako bizkortzea, kanpoko desfibrilazio automatikoa eta alborako segurtasun-jarrera.