Gaur goizean, beste Izpiak saio bat egin da. Oraingo honetan, LEAN metodologia gure ESIko farmaziako zerbitzuan aplikatzea izan da gaia. Horretarako, Monike de Miguel zerbitzuburuak prozesua nolakoa izan den eta zein helburu eta hobekuntza lortu diren azaldu du.

LEAN hainbat alderditan (denbora, espazioak, alferrik botatzen diren gauzak, inbentarioa eta akatsak) etengabe hobetzeko prozesu bat da, eta ezinbestekoa da komunikazioa, pertsonak tartetan sartzea eta talde-lana. Metodologia hori farmaziako zerbitzuan aplikatzearen helburu nagusia da materialen fluxua eta informazioa hobetzea eta, horretarako, lehen urratsa izan zen farmazian egiten den jardueraren ikuspegi orokor bat, erabakitzeko gaitasuna eta profil profesional guztiak ordezkatuta dituen talde bat prestatzea.

Hasiera batean, metodologiak proposatzen du egiten denaren, kezka sortzen duenaren eta hobe daitekeenaren mapaketa bat egitea. Horri esker, ekintza guztiak ikus daitezke eta, horrela, gauzak nola egiten ari garen eta beste modu batera egin daitezkeen ikus daiteke. Azken batean, zer ekarpen egiten den ikustea eta, hortik abiatuta, hobetzeko proiektua definitzea.

LEAN aplikatzeari esker, farmaziako zerbitzuko zenbait jarduera egiteko modua hobetu da:

  • Medikamentuen eskaerak kudeatzea: Irizpideak bateratu dira, erantzukizun-arloak zehaztu dira eta baliozkotzen duen pertsona bilatzeko denbora gutxitu da.
    Monodosiak birjartzea: Prozesua Kanban sistemaren arabera definitu da, beharrak identifikatzeko prozesua azkartu da, asteko zenbaketak ezabatu dira eta birjartze-aldiaren aldizkakotasuna handitu da.
    Zeroen kudeaketa: Metodologia hori aplikatzeak stock-faltarik ez egoteko adi egoten lagundu du. Gainera, hornidura-arazoak dituzten produktuak identifikatu dira, informazioaren kudeaketa bisual batekin, stock-hausketen kudeaketako produktibitatea handitu da eta izan daitezkeen gertakariei ematen zaien erantzuna azkartu da.
Noticia anteriorBPSO egiaztagiriak emateko ekitaldia
Noticia siguienteEndometriosia gertutik ezagutzen