14Joan den maiatzaren 12an, bigarren IZPIAK saioa egin zen, eta «genero-ikuspegia osasunean» gaia izan zuen hizpide. Margarita Sáenz Psikiatriako mediku adjuntuak eta Ana Santorcuato Larrialdietako mediku adjuntuak parte hartu zuten; bata zein bestea ESIko Generoa eta Osasuna taldekoak dira.

Hitzaldian, Generoa eta Osasuna taldeko pertsonak ezagutu ahal izan genituen, bai eta ESIaren intranetean espazio berri bat sortzeko egin duten lana ere. Generoak osasuneko baldintzatzaile gisa jokatzen duen rolari buruzko informazioa lortzeko eta kontsultak egiteko tokia da EEGko ESIko profesionalentzat.

Saioan, gainera, honako hauei buruz hitz egin zen: generoa, osasuneko baldintzatzaile gisa; ezberdintasuna, gaixotasunaren agerpenean; laguntza asistentziala, genero-indarkeriako kasuetan; eta Osakidetzako gizon-emakumeen berdintasunerako lehen plana.

Saioaren bideoa ESIaren intranetean ikus dezakezu.