Buenavistako osasun-zentroak berriro aktibatu du jarduera fisikoko orientazio-zerbitzua Portugaleteko Udalaren eta Portukirolaken arteko elkarlanari esker. Jarduera fisikoa egiteko aholkularitza, gidaritza eta laguntza jaso nahi duten Portugaleteko pertsona guztiei zuzenduta dago zerbitzua. Pertsona kualifikatu batek emango du, eta helburua da jarduera fisikoa erregulartasunez egiteko ohitura hartzen joatea.

Castañosko, Errepelegako eta Buenavistako osasun-zentroetako profesionalek jada ezarrita dagoen zirkuitu baten bidez bideratu ditzakete pazienteak zerbitzu horretara. Lehen hitzorduak Buenavistako osasun-zentroan bertan artatuko dira, eta, gainerakoak, Pando udal-kiroldegian.