Amagandiko Edoskitzearen Munduko Astea dela eta, ESIko zuzendari gerenteak inauguratutako jardunaldi korporatibo bat egin da. Jardunaldi horren helburuetako bat da bikaintasun-estrategiak zabaltzea amagandiko edoskitzaroko zainketetan.

Amagandiko edoskitzearen munduko astearen aurtengo goiburua «Bularra ematea eta lan egitea: posible egin dezagun!» da. Amek beren lanaldiaren barruan edoskitzearekin jarrai badezakete, dela bularra emanez dela esnea ateraz, gizarte osasungarriagoak lortuko ditugu: pertsonek osasun hobea izango dute, lan-absentzia gutxiago egongo dira, familia-gastua txikiagoa izango da eta ingurumen-kutsadura murriztu egingo da.

Emakumezko langileen amagandiko edoskitzea babestea gure gizartearen etorkizuna babestea da. EEGko ESIan, profesionalek Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzuko edoskitze-gela erabil dezakete (5 E solairua) eta, Prebentzioko Oinarrizko Unitatea, ESIaren amagandiko edoskitzearen batzordearekin elkarlanean, protokolo bat egiten ari da esnea ateratzeko tokiei eta hura garraiatu eta gordetzeko baldintzei buruz.

Noticia anteriorOsakidetzaren Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea munduko ospitale onenen artean dago Pediatria, Kardiologia eta Ospitale Adimenduna espezialitateetan
Noticia siguienteAntibiotikoekiko erresistentziaren inguruan kontzientziatzeko erakusketa bat jarri dute Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean