“A Pulmón” izeneko proiektuaren baitan, zeina Biriketako Minbizidunen Espainiako Elkarteak (AEACaP) sustatzen baitu, Aizkorriko gailurrera (1.528 m) igo dira asteburu honetan, EAEko mendirik altuenera, alegia, biriketako minbizidunen artean jarduera fisikoa bultzatzeko eta mendi-kirola sustatze aldera.

Autonomia-erkidego guztietan gaixotasuna ikusarazteko asmoz, onkologia medikoko adituek eta pazienteek osatutako taldea Zegama ingurura joan da euskal mendiak igotzeko eta Aizkorri mendilerroko ikuspegi panoramikoaz gozatzeko, osasun-arlotik aldentzen den birikako minbiziaren alderdi bat erakutsi nahian.

Mendi-igoeran parte hartu zuten Raquel Casas eta Claudia Loidi Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Medikoko eta Toraxeko Kirurgiako sanitarioen iritziz: “horrelako jarduerek gizartera hurbiltzen dute gaixotasuna duten pertsonen errealitatea “.

Alberto Urtasun, “A Pulmón” proiektuko koordinatzailea, oso pozik agertu da ekimenak izandako bilakaerarekin eta nabarmendu du oso etapa hunkigarria izan dela: “medikuntza eta kirola uztartu dituen eztabaida sortu da eta sinergia oso positiboak eratu dira”.

Bestalde, “A Pulmón” proiektuko mendi-gidaria den Virginia Iglesiasek hauxe esan du: “2024ko lehenengo etapa bizitasun handiz hasi da eta, ezagutza mediko eta pertsonalekin ez ezik, bizitzako ezagutzekin ere aberastu gaitu”.

“A Pulmón” proiektuaren ibilbideak aurrera egingo du gainerako autonomia-erkidegoetatik; hala, aurreikusitakoaren arabera urtean zehar Asturias, Kantabria, Errioxa eta Gaztela eta Leongo mendiak igoko dituzte.

Aizkorri 

Noticia anteriorZallako ikasleei zuzendutako heziketa afektibo-sexualaren tailerra
Noticia siguienteElektromedikuntzako Euskal Foroaren V. Topaketa Adimen artifiziala ospitalean