Astelehenean egin zen Berripills saio berrian Karla Salas, Kalitatearen Unitateko koordinatzailea, eta Ana Martí, Herritarren Parte-hartze eta Arretaren koordinatzailea, izan ziren, biak ala biak Vall d’Hebron Ospitalekoak, eta ospitalean ezarri duten erabaki partekatuen eredua aurkeztu ziguten.
Erabaki partekatuak hartzea pazienteak eta profesionalak inplikatzen dituen prozesua da, non lankidetzan aritzen baitira eta informazioa trukatzen baita; ebidentzia zientifikoan oinarritutako bi aukera edo gehiagoren artean hautatu behar denean gauzatu behar da. Hau da, egokia da aukera horietako batek ere ez duenean abantaila argirik osasunaren gaineko emaitzei dagokienez eta aukera bakoitzak desberdin baloratzen diren onurak eta kalteak dakartzanean. Pertsonen lehentasunak eta beharrizanak ezagutzea helburu duen prozesua da; haien osasunaren zaintzan zeregin aktiboa izan dezaten, haien nahiei erantzute aldera.
Vall d’Hebron Ospitalean abian jarri den ereduak bi atal hartzen ditu barne:
- Nori dago zuzenduta?
- Gaixotasunari eta dauden aukerei buruzko informazioa
- Aukeren konparazioa: arriskuak eta onurak
- Emaitzak: grafiko ulergarrien bidez azalduta
- Ulermen-galderak
- Pertsonen balioei eta lehentasunei buruzko hausnarketa eta praktika klinikoan aplikatzea. Pertsonak ardatz dituen arreta
- Zein aukera nahiago duzu?
- Funtsezko puntuak
- Atal librea, argitu beharreko zalantzetarako
Halaber, honako patologia hauetan ezarri da: obesitate morbidoa, giltzurruneko gaixotasun kroniko aurreratua, erditzearen indukzioa, esklerosi anizkoitza eta bularreko minbizia. Helburua da pertsona ardatz duen arreta ematea, pertsonak ahalduntzea erabakiak hartu ditzaten, eta pazienteen tratamenduarekiko atxikimendua hobetzea.
Zalantzarik gabe, osasunaren alorrean erabaki partekatuak hartzeak paradigma-aldaketa dakar, alde batera uzten baita eredu paternalistan oinarritutako arreta sanitario tradizionala eta bultzatzen baita elkarlan handiagoa barne hartzen duen harremana, pazientearen beharrizanetara egokitzen den osasun-sistemaren alde egiten duena.


