Abenduaren 15ean egin zen BioGurutzetako «Erreprogramazio metabolikoa gibel koipetsuaren gaixotasun ez-alkoholikoaren garapenean» izeneko mintegia.

Patricia Aspichueta Genetika-ikerketako eta Diabetesa eta gaixotasun endokrinoen kontrolerako ikerketa-taldeko ikerlaria jardun zen hizlari.

Esteatohepatitisa eta hepatokartzinoma dituzten pazienteek, ikusitakoaren arabera, S-adenosilmetioninaren (SAMe) metabolismoa eraldatuta izan ohi dute. Hitzaldian ezagutzera eman zenez, gibel koipetsuaren gaixotasun ez-alkoholikoari bide ematen dioten nahasmendu metabolikoei loturiko ibilbide metaboliko berriak aurkitu dituzte, knockout animaliak erabilita.

Noticia anterior130 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jarduera fisikoan, osasuna hobetzeko
Noticia siguienteHemorragia masiboetarako transfusio-protokoloa