Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru-diputatuak, Luis Castaño BioCruces Bizkaiko zuzendariak eta Rana Mahmoud ikertzaile egiptiarrak, egun institutuan ikerketa-lanetan ari denak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Mujeres por África elkarteak hitzarmena berritu dutela aurkeztu zuten prentsaurrekoan, «Ellas investigan» programa 2020/2021 ekitaldira luzatuta.

Guztira, bederatzi emakumezko ikertzaile afrikar aritu dira Bizkaian: Kamerun, Aljeria, Nigeria eta Sudaneko bana, Egiptoko hiru eta Ugandako bi.

Laugarrenez berritu den hitzarmena (60.000 €) Aldundiak Afrikari buruzko ikuspegia aldatu izanaren ondorio da. Hala, hiru emakumezko ikertzaile senior Bizkaian jardun ahalko dira ikerketan urte erdiz. Berdintasuna, emakumea eta garapenerako lankidetza sustatzeko zeharkako politiken alde egindako apustuaren fruitu da egitasmoa. BioCruces Bizkaia da sustatzaileetako bat, eta dagoeneko hiru emakumezko ikertzaile jardun dira ikerketa-lanetan gure institutuan.

Teresa Laespada diputatuaren arabera, «emakume hauek Afrikari buruzko ikuspegia aldatzeak merezi duela erakusten dute. Kontinenteari buruzko ikuspegi berria behar da, berdintasuna, emakumea eta garapenerako lankidetza sustatzeko zeharkako politikekin. Emakumeen ahalduntzeaz ari gara, eta herrien zein herrion sistema demokratikoen garapenaz ere bai». «Ikertzaile bati lagunduz gero, bere taldea, zentroa eta, azken batean, herrialdea ere laguntzen dira. Izan ere, ez dezagun ahaztu, garapenerako funtsezkoak diren gaietan dihardute, esaterako, osasunean», gaineratu du.

Rana Mahmoud doktorea ikerketa-esperientzia zabaltzen ari da BioCruces Bizkaia ikerketa-institutuan, sexu-bereizketako nahasmenduak dituzten pazienteen diagnostikoan eta terapian egondako aurrerapenen ikerketa-proiektuarekin, Genetikako eta Diabetesaren eta Gaixotasun Endokrinoen Kontroleko ikerketa-taldearen barnean.

Emakumezko zientzialariek bere sorterrian, Egipton, dituzten zailtasunak azaldu ditu eta eskerrak eman ditu Bizkaian hilabete hauetan lan egiteko eta ikertzeko aukera izan duelako. «Emakumezko afrikarrentzat erronka ia gaindiezina da goi-mailako ikasketak edo ikasketa teknikoak burutzea. Afrika kontinente eskerga da, aukeraz betea; hori bai, zeharo deuseztatu behar dira mugekin edo arrazekin lotura duten oztopo guztiak». Mujeres por Áfricarekin hitzarmena berritzea

 

Ezkerretik eskuinera: Luis Castaño, Teresa Laespada eta Rana Mahmoud. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia

Noticia anteriorMoskotarrak konpartsak saria eman dio «COVID-19a duten pazienteentzako bideo-gutunak» ekimenari
Noticia siguienteOspitaleko langileok Perun parte hartu dute COVID-19aren kontrako lankidetza interbentzio batean