Berripills berri honetan, Gorka Ramirezek – Bexen Medical enpresako zuzendari teknikoa – produktu sanitarioak garatzerakoan ospitaleko arlo klinikoaren eta industriaren arteko loturak duen garrantzia nabarmendu nahi du, bai eta argitaratu diren erregelamendu berrien araberako ibilbide-orri bat zehaztu ere, segurtasuneko zein funtziona-menduko betekizunak bermatzeko eta etekin-arriskuaren arteko profilik onena lortzeko asmoz.
Ildo horretan, azaldu du ekoisleek zorrotz zaindu behar dituztela produktuaren etapa guztietan, hots, inguru medi-koan ideia sortzen denetik azkenengo faseraino: diseinuan, garapenean balioztapen klinikoetan, auditorian, Erakunde Jakinarazien ziurtapenean eta merkaturatze ondoko jarraipen klinikoan.