2019-2022 aldirako Plan Estrategikorako bidean, ESIko zuzendaritza-taldeak lan-mahai batean parte hartu du, ‘Teoria de la U’ erabiliz, honako helburu hauekin:
– Erakundearen misioa birdefinitzea.
– Balioak aztertzea eta idaztea, ESIko profesionalek antolatutako tailerretan egindako ekarpenak aintzat hartuz.
– Estrategiaren hamaika lehentasunak zehaztea.
Hurrengo hiletan, zuzendaritza-taldeak hausnarketa egin ondoren, hainbat lantalde sortuko dira 2019-2022 aldian Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIko Plan Estrategikoa osatuko duten ildo estrategikoak, proiektuak eta ekintzak zehazteko.