Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak eta bere zerbitzuek ematen duten osasun-arreta hainbat patologiatan erreferentetzat onartua dago Espainiako eta Europako esparruetan. Zehazki, 6 CSUR sare (estatuko erreferentzia-unitateak) eta 2 ERN (Europako erreferentzia-unitateak) ditu, eta horiek egiaztatzen dute espezializazio handiko osasun-arreta ematen duen zentroa dela.

CSUR

CSUR sareak sortzerakoan, kalitateko osasun-arreta seguru eta eraginkorra lortzeko pertsonen arteko ekitatea lotzea zen helburua, dituzten patologien ezaugarriengatik espezializazio handiko zainketak behar dituzten pazienteen kasuan, horren ondorioz tratatu beharreko kasuak zentro gutxi batzuetan pilatzen baitira, osasun-sistema nazionalaren esparruan.

Gure zentroan, egiaztatutako erreferentziako sei unitate ditugu eta bi egiaztatzeko bidean.

Unitate hauek daude egiaztatuta:

Mugimenduaren nahasmenduen kirurgia, Gaizka Bilbao (neurokirurgia) eta Juan Carlos Gomez (neurologia) doktoreek zuzenduta.

Haurren giltzurrun-transplantea, Anton Arruza (urologia) eta Mireia Aguirre (haurrentzako nefrologia) doktoreek zuzenduta.

Haurren giltzurrun-transplantea egiteko emaile bizia, Anton Arruza (urologia) eta Mireia Aguirre (haurrentzako nefrologia) doktoreek zuzenduta.

Gainazal Okularraren Berregite Konplexua – Keratoprotesia, Jaime Echevarría (oftalmologia) doktoreak zuzenduta.

Epilepsia errefraktarioa, Iñigo Pomposo (neurokirurgia) eta Ainhoa Marinas eta Iñigo Garamendi (neurologia) doktoreek zuzenduta, eta

Gaixotasun metaboliko konplexuak, Koldo Aldamiz-Echevarria (pediatria) doktoreak zuzenduta.

Unitate hauek daude egiaztatzeko bidean:

Hipotalamo-hipofisiaren patologia konplexua helduengan eta haurrengan, Sonia Gaztambide Sáenz (endokrinologia) doktoreak zuzenduta, eta Helduaren uretraren kirurgia berreraikitzaile konplexua, Jose Luis Lozano (urologia) doktoreak zuzenduta.

Sortzetiko kardiopatia duen jaioberriaren eta sortzetiko kardiopatia konplexua duen haurraren asistentzia integrala, Jose Ignacio Aramendi (bihotzeko kirurgia) doktoreak zuzenduta.

Hauek dira Estatuko Osasun Sistemak sare horiei ezartzen dizkien betebeharrak:

  • Estatuko lurralde guztiari estaldura ematea eta paziente guztiak baldintza-berdintasunean artatzea, haien bizilekua edozein izanik ere.
  • Diziplina anitzeko taldean ematea arreta: osasun-asistentzia, diagnostikoa berresteko laguntza, terapia- eta jarraipen-estrategiak definitzea eta paziente horiek egunero artatzen dituzten unitate klinikoentzako aholkulari izatea.
  • Pazientearen bizitzako etapen arteko (haurra-heldua) eta asistentzia mailen arteko arretan jarraipena bermatzea.
  • Emaitzak ebaluatzea.
  • Beste profesional batzuei prestakuntza ematea

ERN sareak

Osasun-arreta izateko aukera izugarri aldatzen da Europar Batasuneko (EB) herrialde batetik bestera; horregatik, eraginkortasun eta koordinazio handiagoa behar da baliabide eta ezagutza espezializatuen bateratze-lanean. Gainera, EBko osasun-sistemek osasun-arreta eraginkorra, efizientea eta kalitate handikoa eskaini nahi dute. Eta hori bereziki zaila da baliabide edo ezagutza espezializatuak kontzentratzea behar duten gaixotasunen kasuan, eta are zailagoa gaixotasun konplexuak, arraroak edo prebalentzia txikikoak direnean.

Behar horiek estaltzeko, EBk Europako erreferentziako unitateak (ERN) sortu ditu.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak, egun, bi unitate ditu egiaztatuta:

Rare complex hereditary metabolic disordes, Koldo Aldamiz-Echevarria (pediatria) doktoreak zuzenduta, eta Rare Endocrine Conditions (Endo-ERN), Sonia Gaztambide Sáenz (endokrinologia) doktoreak zuzenduta.

Egiaztatzeko zain dago Rare complex eye diseases unitatea, Jaime Echevarría (oftalmologia) doktoreak zuzendutakoa.

Noticia anteriorKirubidek, Arreta Kirurgiko Integratuak, itxarote-denbora eta pazienteen eta langileen gogobetetasun-maila hobetu ditu
Noticia siguienteBiocrucesek 300.000 €-ko laguntza eskuratu du, minbiziaren ikerketarako