Gure ESIko azken Eskertze Jardunaldian proba osagarrien taldea aintzatetsi zuten azken bi urteetan egin dituen ahaleginagatik. Izan ere, kudeaketa-prozesua definitu eta sistematizatu dute, eta aldizka berrikuspen-auditoriak egin dituzte, barnekoak zein kanpokoak, eta ISO 9001 ziurtagiria lortu dute.

Proba osagarrien prozesuak kudeaketa-esparru bakarrean bildu nahi ditu gure ESIan egiten diren proba osagarri ugariak, aurretik dauden beste prozesu nagusi batzuetan bilduta ez daudenak (Erradiologia, Laborategia, Medikuntza Nuklearra, etab.). Helburua da homogeneizatzea, ahal den neurrian eta indibidualtasuna kontuan hartuta, gaur egun prozesuan jasotako proba osagarrien eskaerarekin, gauzatzearekin eta informazioarekin zerikusia duten alderdi guztiak. Gainera, etorkizunean, zirkuitu osoaren kudeaketan etengabeko hobekuntza bultzatu nahi dute, tartean hartzen dituen espezialitate guztietan.

Noticia anteriorKirurgia-arloan oinarritutako prestakuntza, ikuspegi integralarekin
Noticia siguienteEuskadik eta Kantabriak lankidetza-hitzarmena sinatu dute osasun-laguntzaren arloan