OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari aintzatespena

Joan den ostegunean, azaroak 26, Edurne Omaetxebarria zuzendari medikoak eta Juanmi Campayo Integrazioko zuzendariak «Mujer coraje» aintzatespena jaso zuten. Aitortza Portugaleteko Bihotz Aratz elkarteak egin du, Osakidetzak aurten COVID-19aren aurka egindako lana saritzeko. Ekitaldia Portugaleteko Santa Klara Kulturtegian egin zen.

Bihotz Aratz kluba sortu zenetik, kirolariei prestakuntza eta heziketa emateagatik ez ezik, Portugaleteko herria dinamizatu eta esku hartzera bultzatzeagatik ere nabarmendu da. Beraz, bi ardatz uztartzen ditu elkarteak: kirola eta gizarte-kausak babestu eta ikusaraztea. Hala, duela zenbait urtetik, «Mujer Coraje» herri lasterketa antolatzen du, zeina Portugaleten urtero gizarte kausa bat babestu eta ikusarazteko plataforma bat baita; gehienetan, esparru soziosanitarioko kausak izaten dira, hain zuzen (hezur-muin emaileak, haurren minbizia, parkinsona, etab.). Lasterketak inguruko gainerako klubak –ez atletismokoak bakarrik, diziplina guztietakoak baizik–, familiak eta kultur erakundeak elkartzen zituen kausa horien inguruan.

Aurten, erantzukizun sozialagatik, ez da lasterketarik egin, baina klubak Osakidetzako eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko lantalde guztia alarma-egoeran eta une honetan egiten ari den lana aintzatetsi eta saritu nahi izan du.

Exit mobile version