ESIak ongietorria eskaini die gure erakundean prestakuntza hasi duten egoiliar berriei. Aurten 119 egoiliarrek aukeratu dute gure zentroa: 1 BABE, 17 BAEE, 2 BAFE, 97 BAME eta 2 BAPE.

Ekitaldian, egoiliar berriei adierazi zaie aprobetxa dezatela beren burua prestatzeko ESIan eskaintzen zaien aukera hau. Izan ere, prestakuntza espezializatuko sistema aitortua dugu hau, gaitasunetan oinarritua, eta zerbitzu-zorro handikoa. Sistema honek sare sanitario guztia biltzen du, helduen eta haurren zerbitzu erreferenteak ditu, eta trebetasun teknikoak eskuratzeko eremuak.

Noticia anteriorPiztu itxaropena! Piztu urre kolorez!
Noticia siguienteBerrikuntzaren kulturari buruzko inkesta