Urriaren 18an, Bihotz-biriketako Bizkorketako (BBB) Nazioarteko Eguna dela-eta, Balmasedako Osasun Zentroko profesionalen lantaldeak, udalerriko Udalarekin lankidetzan, bihotz-biriketako bizkorketa lantzeko tailerrak antolatu zituen herritarrentzat. 

Guztira hirurehun pertsona inguru joan ziren informazio-karpara eta bertan zentro sanitarioko profesionalek desfibriladoreak erabiltzeko jarraibideak eta bihotz-biriketako bizkorketa egiteko teknikak azaldu zituzten.

Mila esker goizez nahiz arratsaldez jarduera horretan parte hartu zuten profesionalei, baita Balmasedako Udalari ere emandako laguntza guztiagatik. 

Noticia anteriorSEMDOR – Minaren Diziplina Anitzeko Espainiako Elkartearen IV. Kongresuaren poster onena
Noticia siguienteBerrikuntzaren erosketa publikoa, osasun-sistemarako aukera bat