Urri honetan David Rodrigo ospitaleko unitate koronarioko irudi kardiakoen laborategiko medikuak banako berrakreditazioa lortu du duela bost urte egin zuen sortzetiko kardiopatien ekokardiografian, bai eta jarraian erdietsitako hirugarren akreditazioa ere ekokardiografia transesofagikoan.

Lehendik ekokardiografia transtorazikoan lortutako akreditazio eta berrakreditazioei gaineratu behar zaizkie horiek, bai eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ekokardiografia-laborategiak lortutakoari ere. Horrek esan nahi du ziurtagiriak eskuratu dituela Europan ultrasoinu bidezko irudi kardiakoen alorrean dauden modalitate guztietan.
Europako ziurtapen horien indarraldia 5 urtekoa da eta, epe hori igarota, berriz ebaluatu behar dira hautagaia eta lan-zentroa.

EACVIren ziurtagirietan adierazten diren Europako helburuak da ekokardiografiaren jarduera Europa osoan estandarizatzea, modalitate guztietan (sortzetiko bihotz-gaixotasunak, ekokardiografia transtorazikoa, transesofagikoa eta estresa):

  • Azterketa ekokardiografikoak kualifikatuta ez dauden pertsonek egitea saihestea.
    • Europako estandar bat ezartzea ekokardiografiako gaikuntza eta bikaintasunari dagokionez.
    • Ziurtagiriak sinesgarritasuna eta zilegitasun profesionala ematen dizkie norbanakoei, ziurtagiri hori lortzeko gaitasuna erakutsi dutelako.
    • Ziurtagiria lortzeko prozesuaren bidez, pediatriako eta sortzetiko gaixotasunetarako ekokardiografiako profesional gaituak identifikatzen dira, bai eta ultrasoinu bidezko gainerako espezialitateetakoak ere, eta beren irudi profesionala hobetzen da.
    • Europako ziurtagiriaren bidez ebaluatzen da norbanako batek sortzetiko gaixotasunen errutinazko ikerketa ekokardiografikoak (eta beste modalitate batzuetakoak) egin, interpretatu eta azaltzeko gaitasuna duen, gainbegiralerik gabe.

Ekokardiografiako Europako gainerako modalitateetan bezala, sortzetiko kardiopatien eta ekokardiografia transesofagikoko espezialisten izenak EACVIren webgunean argitaratzen dira zerrendetan, kontsultatu ahal izateko. Era berean, ziurtagiri horiek lortzen dituztenak grader izan daitezke Europa mailan. Horrela, EACVIk hautatuko espezialisten artean sar daitezke, ekokardiografiaren modalitate desberdinetan EACVIren ziurtagiria lortzeko hautagaien log-bookak baloratzeko. Europako graderen izenak EACVIren webgunean kontsulta daitezke.

European Society of Cardiology

Noticia anteriorBularreko Minbiziaren Munduko Eguna
Noticia siguientePediatria-eremu berria Ortuellako osasun-zentroan