ESIren helburu estrategikoetako bat zera da: «pazienteari eta herritarrari balioa ematea, haren gogobetetzea eta segurtasuna hobetuz». Horren harira, pazienteei eta laguntzaileei alta ematean eskaintzen zaien arreta hobetzeko lanean ari gara. Horretarako, Berrikuntza Unitateak proiektu bat egin du informazioa emateko modua, eta pazienteei eta senideei ematen zaien informazioa bera hobetzeko.

Hori egiteko Dowayo enpresaren laguntza izan du; berrikuntzan aitzindari den enpresa bat da, pertsonak ardatz dituena, baita kontsumitzaileen etorkizunera begirako erabilera-lekuak aurreikustea ere. Mediku, erizain, ez-sanitario eta Zuzendaritzako kideekin batera, proiektu hau egin dute, parte hartzen duten eragile desberdinen emozioak, beharrak, motibazioak eta itxaropenak ulertzeko helburuarekin.

Hori guztia Service Designen metodologiaren arabera egin da; Service Designek zerbitzua erabiltzen duenarekin harremana nolakoa den, gure erakundearekin elkarreraginean haren esperientziaren bilakaera nolakoa den, bilakaera horretan antzemandako arazoei nola erantzun nahi zaien eta modu egituratu batean eta arrazoizko eran aurreikusteko moduan nola diseina daitekeen ulertzeko tresnak ezartzen ditu.

Lan-astean zehar, eskaintzen den zerbitzua berriz diseinatzeko eta hobetzeko gomendio batzuk aztertu dira, eta emaitzak Barne Medikuntzan eta Kirurgia Orokorrean probatu dira. Hona hemen gomendioetako batzuk: enpatia erabiltzea; denbora ematea pazienteari diagnostikoa, tratamendua eta alta ematen zaionerako gomendioak irakur ditzan eta beharrezko azalpenak ematea hori ulertzeko hizkuntza erraz batean; denbora ematea galderak eta zalantzak egiteko… Era berean, maiz egiten diren galderen (FAQ) informazio-orri bat diseinatu da, pazienteek, alta hartzean, laguntza-profesionalekin izango duten azken bisita edo elkarrizketarako denboraz prestatzerik izan dezaten; jardunbide egokitzat jo da alta hartzean presbideren erabilera normalizatua, izan ere, pazienteari bere medikazioa noiz eta nola hartu argitu diezaioke, profesionalari tratamendua bistaratzen eta bateratzen lagundu; eta azkenik, pazienteari dokumentua emateak bere medikazioa bateratzeko bere familia-medikuarengana joan dadin indartuko du.

Lantaldearekin lanean jarraitzea da asmoa, gainerako zerbitzuekin bat etorriko den formatu kontrastatu bat sortzeko.

Noticia anteriorESI-k Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren Zilarrezko «A» eskuratu du
Noticia siguienteGida batek Gaztaroko Artritis Idiopatikoa duten ikasleen jarraipena hobetzen laguntzen du