Pertsonekin daukagun harremana kalitatezkoa izan dadin, komunikazio-ildo batzuk ezarri behar ditugu, gugandik espero dutena jaso dezaten eta guk haiengandik espero duguna ere bete dadin. Gogoan izan behar dugu komunikatzeko erabiltzen ditugun baliabideek adierazten dutela benetan zabaldu nahi dugun mezua. Sentsibilitate horretan oinarrituta, «Kartel adeitsuak» proiektua abiatu da, pazienteei eta senideei zuzendutako seinaleztapenarekin eta kartelekin lotuta, oraingoek ez baitute gure erakundearen irudi korporatiboa jasotzen, eta/edo ez baitiete unitate edo zerbitzuaren benetako beharrei erantzuten. Lehengo pausoak 2. A solairuko pilotaje baten bidez ematen ari dira, eta geroago, unitate edo zerbitzu guztietan egingo dira, pazienteei eta senideei irekitako eremu guztietan.

«Kartel adeitsuak» pazienteari eta herritarrari balio erantsia emateko estrategiaren barruan kokatzen da eta ESIa Humanizatzeko Proiektuko elementu bat gehiago da. Zerbitzuek eta unitateek behar duten seinaleztapenerako irizpideak hauek dira: paziente eta senideentzako informazioa, informazio eguneratua eduki, ondo ikusteko modukoak izan eta gure erakundearen formatu korporatiboa barne hartu behar dute. Gainera, hizkuntza-normalizazioan adierazitakoa errespetatuko dute.

Edukiari dagokionez, kartelek argiak, zehatzak eta egiazkoak izan behar dute. Tipografia irakurterraza erabiliz idatziak eta berdintasun-politikarekiko errespetuzkoak. Unitate edo zerbitzuaren beharrei erantzuteko, informaziorako bi euskarri mota finkatu dira. Behar iraunkorren kasuan, euskarri korporatiboa edukiko dute; egoera jakin batzuetarako beharren kasuan, berriz, euskarri alternatibo estandarizatua.

Proiektu hau gauzatzeko, diziplina anitzeko talde bat sortu da, Arropa Zuria, Komunikazioa, Euskara, Erosketak eta Garbiketa atalek osatua, Arropa Zuriko arduradun Juan Antonio Herrero buru dela.

Noticia anteriorEzkerraldea Enkarterri Cruces ESI-ak eta Barakaldo-Sestao ESI-ak 15 ohe prestatu dituzte zainketa aringarriak behar dituzten pazienteei erreserbatuta
Noticia siguienteGurutzetako Unibertsitate Ospitaleak eta Athletic Fundazioak lankidetzan dihardute, pediatriako larrialdietako guneak humanizatzen