Urtarrilaren bukaeran, hemorragia masiboetarako transfusio-protokoloa jarri genuen abian ospitalean. Honako hauek egin dute lan dokumentu horretan: Medikuntza Intentsiboko zerbitzuek eta langileek, Anestesia eta Bizkorketakoek, Hematologia eta Hemoterapiakoek, Larrialdietakoek, Pediatriako ZIUkoek, Farmaziakoek, Ginekologia eta Obstetriziakoek, erizaintzakoek eta unitate kritikoetako zeladoreek.

Paziente helduekin lan egiten duten ospitaleko zerbitzu guztiei zuzendutako protokolo horren helburua hemorragia edo transfusio masiboaren aurrean egin beharrekoa zehaztea da. Epe laburrean odoljario handia izan duten traumako paziente larriei eta kirurgikoei bideratuta dagoen protokolo bat da, haien bizitza jokoan dutenei, eta ezohiko transfusio-neurriak behar dituztenei, eta beraz, azkartasuna eta segurtasuna giltzarri duten horiei.

Honako hauek dira protokoloaren funtsezko puntuak (Osabide Globalen dago eskura): protokoloa aktibatzea, nork transfunditzen duen, zer transfunditzen den, protokoloan farmako hemostatikoak eta pertsonalaren paperak eskatzea.

Noticia anteriorErreprogramazio metabolikoa gibel koipetsuaren gaixotasun ez-alkoholikoaren garapenean
Noticia siguienteBronkoskopia-unitate berria