ESIak Mugi Proiektua jarri du martxan; hots, pazienteei muskuluak indartzen laguntzeko programa, ospitaleratuta dauden bitartean funtzionaltasuna gal baitezakete.

Zenbait fasetan garatu da programa: oheratuta edo aulkian dauden pazienteentzako ariketak diseinatzea eta espazio biosasungarrien egokitzapena dira horietako bi. Laguntza emateko eta ariketa sustatzeko zenbait euskarri ditu, eta emaitzak ebaluatu egingo dira.
Adineko pazienteak ospitaleratzea arrisku-faktorea da independentzia funtzionala galtzeari dagokionez. Bada, horrek eta ohean denbora luzez egon behar izateak, eta gaixotasunaren eta tratamenduaren prozesuarekin lotutako beste faktore batzuek gaitasun funtzionala galtzea eragiten dute.

Egoera hori larriagoa da adineko pazienteen kasuan, haien aldaketa fisiologikoek muskulu-masa, arnas mekanika, gosea eta egarria eta gaitasun aerobikoa murriztea eta gernu-inkontinentzia areagotzea baitakarte. Bada, horrek eta oheratuta egon behar izateak narriadura funtzionala areagotzen dute. Ohean atseden hartu behar izateak eta ospitalizazio-aldian ariketarik egin ezin ahal izateak muskuluak ahultzeko arriskua eta mendekotasun psikologikoa areagotzen dituzte; alegia, mendekotasunerako jauzia areagotzen dute.

Horregatik, paziente hauentzako da programa hau: oheratuta daudenentzako, aulkian eserita daudenentzako eta ibiltzen direnentzako. Zenbait euskarri erabiltzen ditu, gainera: telebista, kartelak eta funtzio anitzeko espazio biosasungarriak.

Egoera horietan dauden paziente gehienek balia dezakete programa, eta ingresuan eskaintzen zaie pazienteari eta senideei. Ariketa errazak dira. Hasierako azalpen bat besterik ez da behar, eta unitateko laguntza-langileek eta senideek eta zaintzaileek adinekoak parte hartzera animatzea.

Oheratuta edo aulkian eserita dauden pazienteen kasuan, pazienteak beren senide edo zaintzailearekin batera ariketak egitea da asmoa. Funtzionaltasun fisiko urria duten adinekoek egiteko dira ariketak. Errazak dira, ez dute azpiegitura konplexuen beharrik eta modu independentean egin ditzakete, etengabe gainbegiratu beharrik izan gabe.

Ibiltzen diren pazienteen kasuan, programak ariketa egitera animatzen duten hainbat piktograma eta behar bezala identifikatutako zirkuituak ditu, baita, etorkizunean, ospitale-guneetako espazio biosasungarriak ere –euskarri mekanikoak jarriko dira; esaterako, pedalak eta barrak–. Horri esker, eguneroko bizitzako jarduerak egin ahal izateko gaitasun funtzionalari eustea edo hori lehengoratzea lortu nahi da, edo narriadura funtzionalarekin lotutako konplikazioak gutxitzea.

Ariketekin Kartela

Oheratutako pazienteentzat ariketak

Aulkian dauden pazienteentzat ariketak

 

Noticia anteriorPertsona ardatz duen arretari buruzko nazioarteko osasun jardunaldia Euskadin izango da
Noticia siguiente-Iktusaren Munduko Eguna